Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-22 Zaldibia Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Iraola

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-12-22 Zaldibia Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Iraola, Patxi
Exercise
Bakarka eskertzea
Proposed topic
Eskertza.

Description

Melody
Goizuetan bada gizon bat
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

People
Iraola, Patxi

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-12-22 Zaldibia Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Iraola

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundu honetan beti da zerbait
tristetu edo pozteko,
bizitza honen hari laburra
luzatu edo mozteko,
eta hau diot ohitura zaharrez
zerbait esaten hasteko,
gabon Jainkuak guzti-guztioi
herritar da erbesteko.

«Zuek omendu behar zaiztegu»
esan ziguten hain zuzen,
guk erantzuna: «Hori guretzat
gehiegizkoa ez al zen?»
Berak berriro: «Ideia hori
ez dago uzterik galtzen».
Guk obeditu behar gertatu
gogor hartu baiginduzten.

Hainbat lan eta hainbat egintzan
omendutzeko gu hala,
bertsolarien eIkarte berak
lotu lehenengo uhala,
horregatikan denori esker
bihotza eskuan dudala,
ahaztu gabean Idiazabal
ta Zaldibiko Udala.

Lehengo igandez Idiazabalen
ta gaur Zaldibiko plazan,
hainbat egintza ta hainbat ekintza
guztia gure gorantzan,
ez genezake hori guztia
guk era horretan jasan,
bihotza edo hor dagon zerbait
debila egondu bazan.

Hilbeltziaren hamairua da
eta ez naduka lasai
Donostiraino joan beharra
gauza gehiago ere bai,
han elkarturik elkarren hurbil
hainbat arreba ta anai,
guztiok ongi pasa dezagun
beste ezer ez nuke nahi.

Luzeago (e)re ari nindeke
orain ari naizen eraz,
hainbeste gauza esan nahi banu
badadukazkit aukeraz,
baina hobe det bukatutzea
kontuak ongi ateraz,
agur hainbestez guztiori ta
Donostira arte beraz.