Bertsos - View details   To know more about this section

1990-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jesus Alberdi "Egileor", Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-04-07 Bergara Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Jesus "Egileor"
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jubilatzeko adina noiz etorriko zai bizi da Mañukorta eta jubilatzeko adina izan arren lanean ari da Egileor.

Description

Melody
Andre Madalen andre Madalen
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jesus Alberdi "Egileor", Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta
Nere bizitza nik pasatu det
beti suabe-suabe,
ta mutil zahar hau burutik degu
rnalizi askoren jabe,
ondo jan eta ondo bizi naiz
zertan hainbeste nahigabe,
jubilatuta bizi nahi nuke
golperikan eman gabe.
Egileor
Zer esango zun Mañukortari
nenguan ni antzemana,
hamaika holako granuja txiki
iritsitzen da gugana,
lanik e(g)in gabe bizi izatea
daduka beraren plana,
be(t)iratuta ere ezagun dezu
mutilzahar bizi zerana.
Mañukorta
Mañukorta honek umetatikan
e(g)iten zitun artzai lanak,
eta geroztik beti e(g)in ditu
gainera etorri diranak,
bizkarra ere okertuta ta
nekaturik gauza danak,
diru askoren beharrik ez du
bakarrikan bizi danak.
Egileor
Nik esan gabe mutilzahar honek
berak esan ditu danak,
ni bezalaxe e(g)ongo zerate
zuek ere antzemanak,
zu baino seme eskaxagorik
ez du munduratu amak,
andre bat ere mantendutzeko
inoiz gauza ez zeranak.
Mañukorta
Erantzunak e(re) txapeldun honek
ditu ongi mereziak,
lanik egin gabe bizi guztian
hainbeste egun pasiak,
ondo jantzita ondo ibili
andra fin bati graziak,
emazte hori izan ez balu
aspaldi hil zun gosiak.
Egileor
Jaunari esker bizi gerade
biok umore onian,
egia dala esango dezu
hau aditzen dezunian,
lana utzita saia nahi luke
honek jan da edanian,
bizkar okerra daukazu baina
ez zaizu okertu lanian.
Mañukorta
Hamaika holako entzuten det nik
Jaingoikuaren grazian,
Jainkumendian beti izan naiz
neke haundien azpian,
o(ra)in jubilatu egin nahi nuke
gaztea naizen artian,
gorputza ere zuzenduko zait
jubilatzen naizenian.
Egileor
Denborak dira duarik gabe
Mañu gaur hemen testigu,
langile batek dudarik gabe
badauzka mila kastigu,
jubilazio hori hortxe gaur
honek eskatutzen digu,
ta bizkar hori zuzendutzeko
errementaia zein degu?
Mañukorta
Errementari gabe e(g)ingo det
hau zuzentzeko al dana,
ta Egileor erantzutera
ointxe nator zuregana,
golpe(r)ik e(g)in gabe pasatu dezu
zuk zure bizitza dana,
hirurogeita bost urte e(g)in da
oraintxe gustatu lana.