Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-16 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Lasarte

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-12-16 Leitza Jaialdia
Conductor
Aburuza, Lontxo
Bertsolaris / Authors
Lasarte, Manuel
Exercise
Bakarka eskertzea
Proposed topic
Eskertza.

Description

Melody
Dama askoren engainagarri
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-12-16 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Lasarte

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Uste ez arren astunak dira
hirurogei ta hiru urte,
ahula nago ta neretzat behintzat
pisurik aski badute,
egun bat ona pasa dezadan
Leitzan omendu nazute,
Lasarte zaharrak merezi baino
gehiago egin dezute.

Atsegin diran omenaldiak
Leitzan bait ditut jasoak,
zoragarrizko erregali ta
lagunen txalo gozoak,
iruditzen zait ongi ikusten
nagola herri osoak,
neretzat beti zabalik ditu
bihotza eta besoak.

Nik une hontan bi gauza dauzkat
poza ta alaitasuna,
izanez ere zoragarri da
daukagun alkartasuna,
lehendikan ere badakit Leitza
zuk asko maite nazuna,
ta nik gehienbat estimatzen det
herriaren maitasuna.

Azkenerako barrunpe hontan
gauzak jarri dira bero,
berriro ere bildu gindezke
bizi bagera luzaro,
zuen senide nahi det nik izan
orain bezelaxe gero,
agur anaiak, agur arreba
Gabonak ongi igaro.