Bertsos - View details   To know more about this section

1990-11-25 Aiherra Jaialdia [Bertsoa] / Ernest Alkhat

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-11-25 Aiherra Jaialdia
Conductor
Duhalde, Jean Paul
Bertsolaris / Authors
Alkhat, Ernest
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Beltzuntze Batasunaren 50 urte ospatzen dugu egun. Batasun hunen alde lan ezin estimagarriagoa egin duen Emile Larreri buruz.

Description

Melody
Moteil guk ere garai batean
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

People
Larre, Emile

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-11-25 Aiherra Jaialdia [Bertsoa] / Ernest Alkhat

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aihertarrekin bere baizaiku
naski ona den mahaina,
zuen herritik noizbait aidatu
eta etorri ordaina,
guziek zerbeit egiten dute
bakotxak du bere gaina,
artaldea oin ongi delarik
ez daike txarra artzaina.

Ez dakit hemen eman ditaiken
Emile Larre(re)ntzat berririk,
hoinbertze obra eta erresto
Aiherra huntan iarririk,
Nafarroaren leihoa zela
bera zeutan idatzirik,
berriz ere gaur zuen artean
leihola ez da hertsirik.

Gaur zerbait berri hemen
bazela iakin etorri orduko,
erakusketa eta argazki
Aihertarrentzat lekuko,
guziek zerbeit egin beharra
munduan sortu orduko,
hemen egonez Emile Larreri
ez zaio ez damutuko.

Esker bero bat eta agurra
nago zuri emaitera,
nahiz nolako langilea den
iakintsu den bai ber-bera,
gaur Irisarrin segi dezala
nago huni galdatzera(t),
nahiz berak e(re) dakin herri hura
ez dagola ez aiherra.