Bertsos - View details   To know more about this section

1990-02-11 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Jean Pierre Mendiburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-02-11 Sara Jaialdia
Conductor
Alkhat, Ernest
Bertsolaris / Authors
Ezponda, Txomin
Mendiburu, Jean Pierre
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Mendibururi etxeko pentzetik lau behi ohostu edo ebatzi dauzkiote eta badoa zerbait berri jakin nahiean Ezponda sorginaren ikusterat.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-02-11 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Jean Pierre Mendiburu

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiburu
Lau behi joan daustate
ohointza samina,
bihotz amoltzu zaren
sorgin da sumina,
zuganat galdezka gaur
nator jaun sorgina,
erradazu ohointza
nork duen egina. (BIS)
Ezponda
Duenak galtze hori
gertatzen da usu,
hemendikan goiti
kasu eginzazu,
nik erranen dautzut, ba,
zuk konpreni zazu:
behien ebaslea
famelian duzu. (BIS)
Mendiburu
Familian dudala
hau zer mila sorgin!
Ahaide batek eman
diola hainbat min,
izena erradazu
baldin bahaiz sorgin,
zoin dutan nik ohoina
nahi nikek jakin. (BIS)
Ezponda
Nere sorgingo hori
baitago serios,
lan hortarik baztertu
nindaike betikoz,
nor den ez dut erranen
badut aski bihotz,
ohoinak ebatzi du
deus ez zuelakoz. (BIS)
Mendiburu
Zer pianista haizen
jo dautak orgina,
non debru ikasi duk
holako dotrina,
izena ezin sala
berak ez jakina,
zer mila sorgin, bada!
Hau ez da sorgina. (BIS)
Ezponda
Zure ohoin hori da
gizon bat gaztea,
behien zaintzen pasa
duena astea,
Jean Pierre nahi baduzu
egia erratea,
zuk han askiko duzu
ohointzan hastea. (BIS)
Mendiburu
Sorgin hunek jakintza
hain baitu pobrea,
edo nere bistan du
osoki gordea,
enganioz betea,
eletan trebea,
pentsatzen baino da hau
sos biltzen hobea. (BIS)
Ezponda
Orai ulertu duzu
nola den mundua,
zure behi ho(r)i ez da
ez arras galdua,
zu zira, ba, Jean Pierre
burutik maingua,
lehen behia galdu ta
nerekin dirua. (BIS)
Mendiburu
Sorginak omen dira
hainbeste abilik,
eta neri gaurkoan
ibili hurbilik,
sorgin zirtzila orai
egon hadi isilik,
banoa ni hemendik
eman gabe pilik. (BIS)
Ezponda
Dirurik eman gabe
egin nahi adio,
baina nere ateak
ezetz erran dio,
ni zure ohoinekin
bizi naiz sozio,
gu hola bizi gira
txoroer medio. (BIS)