Bertsos - View details   To know more about this section

1990-04-29 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Rikardo Gonzalez de Durana, Juanjo Respaldiza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Prudentzio Deuna Saria (1. 1990. Gasteiz)
Performance
1990-04-29 Gasteiz Sariketa
Bertsolaris / Authors
Gonzalez de Durana, Rikardo
Respaldiza, Juanjo
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur San Prudentzio bezpera da. Juanjo Respaldiza biharamunerako bazkaria prestatzen ari dan sukaldaria da eta Rikardo Gonzalez marraskiloa.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-04-29 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Rikardo Gonzalez de Durana, Juanjo Respaldiza

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Respaldiza
Sukaldean badaukat
hainhat enbarazu,
jatunak egin dute
gurekin abusu,
norbaiten tripa bete
beharra daukazu,
luzerako ez zara
aprobetxa zazu. (BIS)
Rikardo
Baduzu erabaki
gogor ta finkoa,
baina ez derizkiot
denikan nahikoa,
zertarako ezarri
hemen betikoa,
aukeran badaukazu
zuk perretxikoa. (BIS)
Respaldiza
Zure defentsan egin
nahi duzu mitina,
baina ezaguna da
hemengo dotrina,
perretxikoa lehendik
dadukat egina,
zu gabe San Prudentzio
ez bait da berdina. (BIS)
Rikardo
Zure arrazoi hoiek
dirade kaskarrak,
nola deitu inori
neronek indarrak,
badaude beste plater
batzuk arabarrak,
nork irentsiko ditu
gaur nere adarrak (BIS)
Respaldiza
Zu ez zera joango
hemendikan aske,
libratutzen baduzu
hainbat buruhauste,
baina libratzerikan
sekula ez uste,
gainera oso karu
pagatzen zaituzte. (BIS)
Rikardo
Sukaldari zu zera
nahiko marrajoa,
eta nahiz neroni hor
izan nahiko majoa,
esan beharko dizut
zaudela zu joa,
ta hemendik azkarki
ihesi nijoa. (BIS)