Bertsos - View details   To know more about this section

1990-09-11 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-09-11 Bermeo Jaialdia
Conductor
Intxaurraga, Sabin
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk ezkontzatik kanpo izan dezu semea eta bataiatzera joan zarenean apaizak ukatu egin dizu.

Description

Melody
Ortzia dakust beltzez jantzia
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-09-11 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Abade jauna fede onean
nentorkizun elizara,
bekoki baltz hori ikusi ta
umeak daukan ikara,
lore barri bat ikusi eta
hain gogorra zelan zara,
nik pekatuan sortu dut baina
Jainkoaren semea da.

Usterik gabe izan genduen
maitetasun ikutua,
zu, entzun gure barria eta
jarri zara erdi mutua,
jausi ginan gu bide loi baten
ta jaunak emon frutua,
umetxo horrek ez dau merezi
zure zigorren lutua.

Kristoren fedean sartzea da
gaurko nire helburua,
konprenitu nahiean daukagu
herri eta ingurua,
maitemindu bi alkartu ginen
galdu genduen burua,
Jaunaren graziz jantzi egizu
sortu dogun aingerua.