Bertsos - View details   To know more about this section

1990-08-25 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza, Xabier Narbarte

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-08-25 Amezketa Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Elortza, Jose Ramon
Narbarte, Xabier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Narbarte (Olasagasti) eta Elorza (Erasun). Bihar jokatuko duzuen apustuaren berri eman behar duzue.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-08-25 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza, Xabier Narbarte

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.R. Elorza
Apustu bat daukagula
zuk ondo dakizu,
eta pentsatu aizu
ez naiz horren izu,
Olasagasti aizkoran
ona zaitugu zu,
baina neri irabazten
kosta behar zaizu.
X. Narbarte
Nere kontra hasi zera
laguna jo ta su,
ez zaidazula jarri
holako enbarazu,
harrokeriz jantzi ta
al zaude Erasun?
Nik probatuko zaitut
zer sasoi daukazun!
J.R. Elorza
Olasagastirekin
ez nago kezketan,
hau oso bikaina da
aizkora lanetan,
baina ni ere prestatu
naizenez benetan,
atzera utziko dut
hau erdi lanetan.
X. Narbarte
Atzera utzi behar nauzula
hori zure hitza,
ez al da faltsua izan
diozun bakoitza,
entrenamentua ere
daukazu murritza,
Erasun gaurko hontan
alperrik zabiltza.
J.R. Elorza
Nere lana ez al det
nik zuzen beteko?
Ta hori egina det
ez nuke kalteko,
indartsu xamar dabil
lanian hasteko,
asko hitz egiten du
gutxi egiteko.
X. Narbarte
Ez zaitela zu hasi
holako tankeran,
nola biharko egunez
probatu behar geran,
orain arte ibili naiz
ni betiko eran,
lehen aizkoran ona nitzan
gaur hobea segan.
J.R. Elorza
Harrokeriz etorri
zaigu hau honuntza,
baina gero beharko du
norbaiten laguntza,
honi irabazteko
daukat gauza hutsa,
berdin sega pikatua
ta aizkora amutsa.
X. Narbarte
Aizkora amutsarekin
ni ez nabil noski,
bestela ibiliko nintzan
ni lanean gaizki,
ez zazu hola hitz egin
gaur Olasagasti,
hemen harrokeria ez
baita izaten aski.