Bertsos - View details   To know more about this section

1988-11-06 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Joxe Mari Mujika "Anatx"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Kanporaketa (1988)
Performance
1988-11-06 Hondarribia Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Mujika, Joxe Mari "Anatx"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Anatx aita eta Loidisaletxe semea. Aitak leihotik ikusten du ganaduak zaintzera joan den semea, jertse gorria hartu eta zezena toreatzen.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-11-06 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Joxe Mari Mujika "Anatx"


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Anatx
Aitak leihotik jakin nahi luke
etxekuen informea,
jertse gorria hartu ta hola
zertan zabiltza semea?
Loidisaletxe
Toreroaren odol klase hor(r)i
nola detan berezkoa,
gaur edo bihar izan nahi nuke
Paquirri-ren ordezkoa.
Anatx
Ai zazu seme, zure postura
ez da batere normala,
zuk badakizu korri araziz
behiak flakatzen dirala.
Loidisaletxe
Hara zu aita umore txarrez
hargatik jarri al zera?
Asto gainean jarri zaitez ta
etor zaitez pikatzera.
Anatx
Aizu semea zure joerak
ez dauka grazi askorik,
etxeko zera baina zurekin
ez daukat negoziorik.
Loidisaletxe
Esan dezu lehtn behiak horrela
plakatu e(g)ingo dirala,
adarrez baino hezurrez uste(de)t
min gehio eman didala.
Anatx
Aizu semea zertako zaude
zeure aitan kontrario?
Hola okelaz galtzen dut eta
esnea ere gutxio.
Loidisaletxe
Esnean ez da alde haundirik
gaur iluntzean izango,
hauek emanak trago batean
laister nituzke edango.
Anatx
Horrek emanak trago batean
honek edango lituzkela,
berriz e(re) gutxi izango dute
baldin bazabiltz horrela.
Loidisaletxe
Egia esan gauza horretan
ez det egiten okerrik,
aspaldi hontan guretzat letxe-
roak dirade alperrik.
Anatx
Zer egin ere esango dizut
azkenera iritsita,
pentsu piska bat eman zaiezu
txorakeriak utzita.
Loidisaletxe
Ni ustez ondo nengoen oso
agindutako tokian,
gustoko lana e(g)iten a(r)i naiz ta
utzi zaidazu pakian.