Bertsos - View details To know more about this section
1988-06-04 Aia Sariketa [Bertsoa] / Jose Antonio Manterola "Zatain", Nikolas Zendoia
Bertsoa entzun |
1988-06-04 Aia Sariketa [Bertsoa] / Jose Antonio Manterola "Zatain", Nikolas Zendoia
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
«Zatain»
Lehenago ere pasa izan da
hamaika holako histori,
nik badadukat lagundutzeko
behar dan hainbat kategori,
lagun ustetan gizon gaizto
baten eskutan erori,
diruarekin noiz etorr(i)ko haiz
kaskailu arraio hori?
Zendoia
Inoiz ez al dek lehenago izan
hau bezelako kasorik?
Entzun dedana entzunarekin
ez dit atzera pausorik,
agindu nian ordaindutzeko
hartu nuena osorik,
baina laguna horretarako
ez ginun jarri plazorik.
«Zatain»
Lagun ustetan eskatu zuan
ta horra zer gertatzen dan:
Estu zala ta nere atean
atea jo zuen dan-dan,
hor ibiltzen da nere laguna
gizon gainuen demandan,
diru guztiak gastatzen ditu
neskatan eta parrandan.
Zendoia
Ene laguna ez adi jarri
nere parranda kezkakin,
gau eta egun gogoan niok
hik emandako peztakin,
hamaika holako jardun izan dek
hizketan lasai ezjakin,
denborarekin ordainduko dik
eguneko hamarrakin.
«Zatain»
Interes ona dala nik hori
gaur egiten det pentsatu,
baina neu ere bolara hontan
nahiko larri naiz gertatu,
langabezian hor nago eta
diru iturrik uxatu,
orain neuk ere behar det eta
zein arraiori eskatu?
Zendoia
Ez gero perasa tratu horretan
gertatzen naizenik mamu,
naiz eta nere lagunak hemen
deitua didan arranu,
itxura danez aurkitutzen da
neri entandako damu,
aspalditxoan ordainduko nin
asko euki izan banu.
«Zatain»
Bera ere larri dagola nik
ulertutzen det orduan,
eta ni ere hementxe nabil
lehen esan dedan moduan,
diru iturri berri ugari
egon liteke munduan,
alkar hartuta hasi gaitzen
gu biok kontrabanduan.
Zendoia
Premiz nintzan da egun batean
joan nintzen eskatzera,
borrek bihotza zabala zuen
ta jarri zan ematera,
geroztik biok behartsu gabiltz
beste askoren antzera,
«Zatain» zor danak ordainduko (d)izkit
biziarekin batera.