Bertsos - View details   To know more about this section

1988-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Moises Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-08-21 Bilbo Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Areitio, Juan Mari
Enbeita, Moises
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Areitiok, artzain zakur emeak, Enbeita, haurra, hartu zuen urtebete zuela eta hiru urtez hazi zuen mantendu eta garbiketak eginez.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Moises Enbeita

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Areitio
Txakur umilak ere bagara
eta ez izan beldurrik,
Euskal Herrian bai ote dago
nere moduko txakurrik,
ez det gorrotatutzen gizonik
ta gitxiago hor haurrik,
badakizue txakurrak ez du
egiten zaunka bakarrik. (BIS)
Enbeita
Txiki-txikitan baso erdian
banun bildurra ta hotza,
eta ikusi begi azpian
txakur haundi baten hortza,
baina gerora nire bamean
izan da nahikoa poza,
txakurrak eman bait dit benetan
nere amaren bihotza. (BIS)
Areitio
Gure haurtxo hau gaur pozik dago
ez du egiten negarrik,
ta arrazoia ere badauka
ez dago esan beharrik,
txakur bateri ez zaio falta
maitasuna ta indarrik,
ni izan ez banintz ez zan izango
honako ume edarrik. (BIS)
Enbeita
Pertsonak nola bizi diraden
ez daukat nik ikasia,
baina badaukat apaltasuna
animalien grazia,
zuen aurrean aitortu behar
orain nik egi guzia,
txakur bateri zor diodala
egun nik dodan bizia. (BIS)
Areitio
Bihotza nori ez ikaratu
honek esaten dabenak,
baina holakuak izaten dira
gure txakur alemanak,
baina badira beste batzuek
ta horrek dakar gure penak,
txakurrik txarrenak dira hemen
hanka bigaz dabiltzenak. (BIS)
Enbeita
Hanka bikoak abandonatu
hori daukat nik entzunik,
ezin ulertu nola leiteken
munduz holako gizonik,
ez zuten izan haien bihotzak
ni maitatzeko kemenik,
gaurtik aurrera txakurrak beti
maite izango ditut nik.