Bertsos - View details   To know more about this section

1988-11-13 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Nikolas Zendoia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Kanporaketa (1988)
Performance
1988-11-13 Urnieta Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Zendoia, Nikolas
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Garai batean neska polita eta sorgina izan zinen, urteak joan dira ordea eta hor zaude eskola baten aurrean, hainbat ume ikusita pentsakor.

Description

Melody
Ludi bizitza abesti gozoz
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-11-13 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Nikolas Zendoia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gazte denboran harro antzean
eraman nuen bizitza,
askori ezetz esan bainien
baietz esan behar zan hitza,
eskola aurrean gaur zorionez
ume politak dabiltza,
nahiago nuan hoitako baten
amatxo izan banintza.

Ene haurtxoa nik ere aita
eta ama banituan,
gazte nintzala nintzen ordea
nere etxetik kanpuan,
kategoritan igo nahi nuen
maitakeritan altuan,
zenbat gauzakin ohartu naizen
urteak joandakuan!

Ene haurtxoa ni ere leheno
izan nintzen zuen berdin,
eskola baten atea banun
nik ere banun atsegin,
gaur eguneko neskatxa askori
gaur nahi nuke dei egin,
neri gertatu zaidan gauzarik
inori gerta ez dedin.