Bertsos - View details   To know more about this section

1988-04-15 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Larrañaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-04-15 Soraluze Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Anjel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gauean etxera joan zara nekaturik eta semeak galdera hau egin dizu: Hainbeste lan zertarako?

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-04-15 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Larrañaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Semea baten nik erantzuna
konprendituko bazendu,
langabezian gerala baina
zerga guziak gailendu,
langile onak nere ustetan
askorentzat egiten du,
gutxigo eginda libratu neike
denok egingo bagendu.

Badet gogua kezka guziak
garbi adierazteko,
gutxieneko larogei ordu
egiten ditut asteko,
jornal txiki bat etxeratuaz
mantendu eta jazteko,
gainuntzekuak Felipitoren
morroiak aberasteko.

Kontrolatuak dirade ongi
bajuen irabaziak,
langile finak hemen nunnaitik
baditu bijilantziak,
egun argitan lapur haundienak
dauzkate libre utziak,
ta langileen bizkarretikan
mantentzen dira guziak.