Bertsos - View details To know more about this section
1988-04-29 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Mugarza "Elgetzu"
Bertsoa entzun |
1988-04-29 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Mugarza "Elgetzu"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Urte betean ni etortzen naiz
herritxo hontara lota,
hemen bizi naiz dexente antzean
kejatzen ni ez nago-ta,
egun batzutan umoretsua
beste batzuetan jota,
ez naiz hasiko jaunak kexatzen
bertako asko dago-ta.
Ezkondu eta amets batzuek
nai nituen hemen bete,
eta hargatik nahi nuke Deba
nere bihotzetik maite,
itsasertz-txo han aukeratu nun
ohizko mendiaren truke,
zuekin pozik bizi naiz
baina o(r)aindik hobeto nahi nuke.