Bertsos - View details   To know more about this section

1988-05-29 Lizarra Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Jexux Iribar "Olalde"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-05-29 Lizarra Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Argiñarena, Joxe Fermin
Iribar, Jexux "Olalde"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Argiñarena etxegileak 20 miloi eskatzen dizkio Olalde erosleari etxearengatik.

Description

Melody
Uso zuri bat inguratu zait A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-05-29 Lizarra Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Jexux Iribar "Olalde"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Olalde
Eguna lanean pasatzen det
goizetikan arratsera,
andregai bat ere badut eta
ezkontzeko nahi aukera,
kontratistari egina diot
prezioaren galdera,
hoinbeste diru neri eskatzen
nola atrebitzen zera?
Argiñarena
Lurra erosi ta proiektuak
permiso ta mila jira,
arkitektoak ta txupanteak
ez daude gure kupira,
materialak oso garesti
era gainetikan IVA,
lagun Olalde etxe merkeak
nolatan egingo dira?
Olalde
Ez dakit nik horrenbeste diru
gastatzen dezun obretan,
edo bestela besten kontura
ote zabiltz lapurretan,
inolaz ere ezin naiz sartu
laguna lazo horretan,
bestela gelditu beharko det
bizi guziko zorretan.
Argiñarena
Nik hogei miloi eskatu eta
akabo gaur zure pozak,
hik bezalaxe min hartutzen dik
kontratistaren bihotzak,
ez gero pemsa aberasturik
dauzkatenik nere poltsak,
hemen aberasten dituls motel
banku ta Kaja-Ahorrosak.
Olalde
Banku ta Kaja de Ahorros danak
langilearen kaltean,
une honetan pentsatzen ari
naiz ni neronen maitean,
gauza esplika(t)u beharko diot
nik neure borondatean,
bizi izatera beharko de(g)ula
artzai txabola batean.
Argiñarena
Zu bezelako arazoakin
aspaldi nintzan ohartu,
esango nuke neurriren bat
beharko degula hartu,
ezkondu naita kabia behar
ezinean zu behartu,
hemen pobriak hipotekatu,
aberatsak aberastu.