Bertsos - View details   To know more about this section

1988-11-20 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Joxe Aristorena, Joxe Mari Izeta

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Kanporaketa (1988)
Performance
1988-11-20 Amasa-Villabona Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Aristorena, Pablo Joxe
Izeta, Joxe Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jubilatuen bidaian doaz eta (lzeta) amona ohartu da (Aristorena) aitona gidari bezala doan neska gazteari kinuka ari dela.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-11-20 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Joxe Aristorena, Joxe Mari Izeta

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


lzeta
Gure aiton koskorrari
lerdea dario,
begiak okertuak
zer erremedio,
neskatxa gazte horri
eginaz adio,
zure amona zaharrak
ez al du balio?
Aristorena
Noski balio dezu
hala ere apurra,
zergatikan ez egin
neskari agurra,
maìtea daukazu hain
azala zimurra,
zaharra naiz baina nahi det
haragi samurra.
Izeta
Baina zuk zahartzaroa
daukazu baldintza,
beraz aztu ezazu
holako langintza,
naiz ahotik darizun
lerde eta bitza,
ez zaitu onartuko
alperrik zabiltza.
Aristorena
llusioak egin
gaur bere kontura,
ni ez nau onartuko
ta ez zait ardura,
baina ene maitea
ikustean hura,
zurekin e(g)indakoak
datozkik burura.
Izeta
Beraz gure bizitza
ez dezu ahaztua,
orain lasaitua naiz
lehen nengon estua
oraindik aurkitzen naiz
amona preskua,
gozatu genezake
Iuzatu eskua.
Aristorena
Amonak bota dizkit
hainbeste enbite,
emakumeek ondo
hortan badakite,
oraindik maite zaitut
maite nere maite,
hura kapritxua zan
lasai egon zaite.