Bertsos - View details To know more about this section
1988-09-17 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Bertsoa entzun |
1988-09-17 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lazkao-txiki
Dantzan erakusteko
hartu nuen ira,
Mañukortak ikasi
ziteken sikira,
aste osoz ibili det
buelta era jira,
heldu ta sueltua honentzat
berdin samar dira.
Mañukorta
Beituta bakarrik ere
badaukat itxura,
metro bi luzean da
oso gutxi pixura,
dantzan ondo egiten det
artista modura,
elegantiagorik ez zan
sortuko mundura.
Lazkao-txiki
Lehenen hanka bat jaso
ta bestea gero,
moldatu ezinik nabil
beti egunero,
enpeino danak alperrik,
hau kalabazero,
tximinoa ematen du
makurtu ezkero.
Mañukorta
Edozer esanarekin
dantzatu mingaina,
maisu eskasa dala
ni nago jakina,
neri nola erakutsi
berak ez dakina,
nerekin ikasitzeko
badauka premina.
Lazkao-txiki
Hilabete ta erdi
badarama aurten,
ikasi duenik ere
gaur ez du ematen,
alperrik utzi beharko
halakoren baten,
neroni ahaztu bait zait
honi erakusten.
Mañukorta
Mañukortak dantzatzeitu
hemengo ta hango,
berdin zelai onean
eta berdin trango,
ondo manejatzeitut
tuist ta fandango,
berdin berdin trikitia
ta oraingo tango.
Lazkao-Txiki
Naiz pausuak erakutsi
ez ditu justuak,
batzuek zabalegiak,
besteak estuak,
laister erosi beharko
ditut krabestuak,
honek hainbat taju badu
etxeko astuak.
Mañukorta
Edozer gauza esaten da
gauza hola hartuta,
ni mutil argia naiz
ondo pentsatuta,
soltian markatzen det
ondo markatuta,
goizaldean berdin
ondo arrimatuta.
Lazkao-txiki
Arrimatze hutsa da
honek daukan plana,
beti arrimatzen da
neskatxarengana,
neri aztu baino Ien
lehen dakiten dana,
faborez joan zaitea
beste batengana.
Mañukorta
Ondo markatzen ditut
txistua ta kanta,
zeini ez zaio gustatzen
Mañukortan planta,
nonnai ondo ibiltzen naiz
egia esanta,
ta erakusle honek
inbiri galanta.
Lazkao-Txiki
Hanka trabatu eta
bi aldiz nau bota,
honi erakusterik
inoiz ez dagota,
edozer egin da (e)re
ez zaio inporta,
nik despeditzen diat,
aio Mañukorta.