Bertsos - View details   To know more about this section

1988-09-11 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-09-11 Muxika Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk ezagutu zenuen lehengo Garriko eta gainera gaurko Garrikoko sortzailetariko bat zara. Zer da zuretzat Garriko?
Gaiari oharrak
*BALENTIN ENBEITAK ETA, AREATZAN SORTU ZUTEN LEHEN BERTSO ESKOLA.
BERAZ, GARRIKO JARRIKO DUGU EDO BERTSO-ESKOLAK / AREATZA?

Edukiari buruz

Entities
Muxikako Bertso Eskola (Garriko)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-09-11 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garriko berriz da jantzi,
lehenengoaren herentzi,
sortzaile hoiei gorantzi,
milatik gora bederatzirehun
berrogeitahemeretzi,
Ariatzan zen ebatzi,
behar zala irakatsi,
eta bertsoari eutsi.

Pedro ta aita Balentin,
euskotar bikote gordin,
herri lanetan beti fin,
Fuenterrabia taberna eben
lehenengo eskola egin,
oztopoen aurka berdin,
bideari eusten ekin,
zorretan gagoz eurekin.

Barriro gatoz kalera
Garrikoren izenera,
ta lehengo helburu bera,
bertsolaritza indartu eta
bertsoarekin euskera,
hauxe da gure karrera,
jarraitu daigun aurrera,
zahar eta gazte batera.

Aurrekoeri omena,
ta gaurkoentzat kemena,
egiteko lan zuzena,
bertso kantu bat bihurtu daiten
Muxika inguru dena,
egingo dogu al dena,
ondo betetzen ordena,
gora Garrikon izena!