Bertsos - View details   To know more about this section

1988-07-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-07-25 Donostia Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Kartzelak Unibertsitateak ote dira?

Description

Melody
Sorlekua utziz geroz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-07-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Badira hor guretzako
zain gaur egun zenbait kate,
matrikula emateko
berriz hainbat borondate,
galdera degu kartzela ote den
gaurko Unibertsitate?
Gure presoek tortura zer dan
behintzat ondo ikasten dute.

Gero eta jende gehio
sartzen dute egunero,
herri honek izan digu
horretan nahiko endredo,
presoak hantxe ikasten dutela
esaten digute gero,
profesoretzat sartu dituzte
Dominguez eta Amedo.

Badakigu guk nola den
funtzionarioen ohitura,
haiek dute irakasten
alegina eta ardura,
gure presoek hartzen dituzte
pizti ikasle modura,
Barrionuevok emango digu
gero Lizentziatura.