Bertsos - View details   To know more about this section

1989-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-07-15 Alegia Jaialdia
Conductor
Urretabizkaia, Pello
Bertsolaris / Authors
Telleria, Millan
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Millan eskalea zara, hogei urte honetan zubi azpi berdinean egin duzu lo. Gaur goizean makina hotsez esnatu zara eta hainbat urtetan zure loleku izan den zubia botatzera doaz.

Description

Melody
Uso xuria errazu A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Horren esnatze txarra(re)n beharrik
zetorrenik ez nun uste,
hogei urtean gu zubiaren
harriek tapa gaituzte,
lo toki gisa han izandu det,
kalean ogia(re)n eske,
nik zubipe hau estimatzen det
zuek etxea hainbeste. (BIS)

Gizarteari ez nion heldu
oso era formalean,
baina pozikan bizitzen saia
behintzat inundik alean,
inoiz zakurrak ikusi ditut
pintxo jaten hotelean,
eta gu berriz pertsonak izan
ta ostikoka kalean. (BIS)

Ez det inor e(re) maite nauenik,
ez daukat adiskiderik,
danak be(g)iratu txarra neretzat
inor ez daukat maiterik,
ez nuen hartu gazte nintzala
gizartearen biderik,
baina halare bizi izateko
ez al det eskubiderik? (BIS)