Bertsos - View details   To know more about this section

1989-04-28 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-04-28 Legorreta Jaialdia
Conductor
Agirre, Jose Mari "Koostite"
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Euskal Telebistan, bost hitzetan Euskadi ondoen adieraziko duen eslogana aurkitzeko lehiaketa bat egiten ari dira. Ze eslogan aukeratuko zenuke?

Description

Melody
Hormatxoriak negu gorrian
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entities
Euskal Telebista (ETB)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-04-28 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aukerataxo bat jarri digute
Telebistara joateko,
aukera, hori aprobetxatuz
ez da izango kalteko,
bost hitz behar dira herri honetaz
zerbait adierazteko,
Euskadi ez al da haundiegia
bost hitzetan esateko?

Baina halaere egin behar det
nik horretan ahalegina,
lehendabiziko esango nuke
dala guretzat jardina,
bigarrengoan mundu guztian
ezer ez dula berdina,
beste hirurak hauek lirake
nahi-izan eta ezina.

Bost hitz horiek aukeratuta
multzoa da oso urria,
zabalagoa gertatu baida
guk daukagun egarria,
hitz bat bakarra daukat buruan
une honetan jarria,
Euskadi dala euskaldunontzat
egitazko Aberria.