Bertsos - View details   To know more about this section

1989-04-16 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Joxe Mari Mujika "Anatx", Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Artxanberri Eta Patxi Errota Saria (7. 1989. Zaldibia)
Performance
1989-04-16 Zaldibia Sariketa
Conductor
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Mujika, Joxe Mari "Anatx"
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Anatx mutila eta Sorozabal neska azken igandetan lagun egin zarete eta gaur neskak esan dizu urtebeteko haurra duela.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-04-16 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Joxe Mari Mujika "Anatx", Jokin Sorozabal

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Anatx
Zu ezagutu zindutan eta
ahaztu zan bihotz egurra,
hain zera polit dizdiratsua,
hain dezu bihotz samurra,
baina uste det azken kontua
ez dela hemen gezurra,
gauza ondoegi ote zijoan
baneukan nahiko beldurra,
eta mesedez esan zaidazu
nondik sortu zendun haurra. (BIS)
Sorozabal
Sasoi betean oraintxe nago
dauzkat hogeita bi urte,
nere bihotza zureangandik
ez dabil oso aparte,
baina uste det izan dudala
bizitzan zuk hainbat suerte,
nere baratzan zure aurretik
norbaitek bazuen parte,
beti zain ezin egongo nitzan
zu espabilatu arte. (BIS)
Anatx
Nik pentsatzen det zu ote zeran
beste askoren iguala,
ni engainatu bitartean zuk
egin dezu martingala,
lehengo batean meta atzean
jardun ginan eginahala,
eta zerorrek esan zenidan
lehenbizikoa nintzala,
nik pentsatzen det jostatu gabe
haurrikan sortzen ez dala. (BIS)
Sorozabal
Zure ondoan baldin banabil
etor leike bigarrena,
baina lehena(r)i jaiotzen utzi
beharko zaio aurrena,
dudarik gabe zu izan zera
nere lagunik onena,
nere bizitzan hauxe izan det
lanteri gustokoena,
ez zera izan lehenengoa ta
ez zera izango azkena. (BIS)
Anatx
Nik jakin gabe, kontu batzuek
bazenituen gordiak,
eta uste det oraindik ere
esan dituzu erdiak,
nik zuretzako pentsamentuak
eta maitasun haundiak,
nahiz fama txarra emango didan
nere auzoko jendiak
zu gabe ez naiz ni ezer eta
maiteko zaituztet biak. (BIS)
Sorozabal
Bada urte bat izan nuela
harekin hasteko era,
lore polit bat sortu ere bai
harek nere baratzera,
hura bidean etorri arren
ez zazu egin atzera,
berandu baina eman deiogun
gure lanari hasera,
bizkiak igual izango dira
azkar aritzen bazera. (BIS)