Bertsos - View details To know more about this section
1989-09-09 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Bertsoa entzun |
1989-09-09 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hainbeste mitin ta esanetan
denok izan dugu parte,
Euskadin oso bizirik dugu
gure presoak bitarte,
Abertzaletza biziko al dan
galdera baten naukate,
alperrik izan ote ditugu
hainbat neke eta kate?
Pakerik inun ezin da izan
Aberririk ez den arte. (BIS)
Bi begitara isuritzen zait
sarri askotan negarra,
hain latza bait da beti inoren
menpean bizi beharra,
askatasuna dauka gizonak
bere biziko izarra,
abertzaletza igo ote den
egin didazu didarra,
abertzaletza bera ez al da
bizi gaituen indarra? (BIS)