Bertsos - View details   To know more about this section

1989-04-16 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Joxe Mari Mujika "Anatx", Joxe Angel Salegi "Lizarreta"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Artxanberri Eta Patxi Errota Saria (7. 1989. Zaldibia)
Performance
1989-04-16 Zaldibia Sariketa
Conductor
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Mujika, Joxe Mari "Anatx"
Salegi, Joxe Angel "Lizarreta"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Anatx fundizio batetan lana egiten zuen langilea zen, eta Lizarreta bere gorputzez baliatzen dena bizitza ateratzeko.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-04-16 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Joxe Mari Mujika "Anatx", Joxe Angel Salegi "Lizarreta"

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Anatx
Neskatxa mintzatzeko
nago desiuan,
badakit nola zauden
zeure aziuan,
hemen bizimodua
du ilusiuan,
eta hamabi ordu
nik fundiziuan,
ondo bizi al zera
zure biziuan?
Lizarreta
Ondo bizi naizela
zueri argitzen,
hain leku goxoan naiz
ni sarri arkitzen,
zu lan ilun horretan
zaitut ikusitzen;
«diferentzirik ez da»
nago ni pentsatzen,
zu fundiziuan da
ni berriz funditzen
Anatx
Barra ta whiskya
dauka aldamenean,
bizimodua leike
bide gozonean,
nik ere ondo dakit
penak barrenean,
mila duro zuretzat
ni nijoanean,
uste det a(r)i naizela
zuretzat lanean.
Lizarreta
Nik lan hortan hartu nun
gazterik afana,
bizio berekoa
sortzetik izana,
zuk zuzendua dezu
bizimodu dana,
ta ez badakizu nik
egingo det plana:
Eguna tailarrean,
gauean nigana.
Anatx
Ez det fede haundirik
holako jendia(n),
nola dadukazuten
bizio haundia,
azaldu nahi detana
zertako gordia,
emakumeak eske
ibilitzen di(r)a,
nun ikusten ote da
gaur igualdadia?
Lizarreta
Asmo honetan nintzen
etxetik atera,
ta makina bat gizon
nik aldamenera,
zuk sarri izan dezu
hortako aukera,
astean hiru aldiz
etortzen bazera,
gu elkarrekin ondo
konponduko gera.