Bertsos - View details   To know more about this section

1989-03-18 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-03-18 Bergara Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Joxe
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Datorren igandean Martxoaren 26an ospatzen den Aberri Egunak ez omen du garai batek arrakasta. Nolakoak ziren garai batekoak?

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-03-18 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jakin nahi dezu garai bateko
Aberri Egunak zer zi(r)an.
Hainbeste urte pasa ginuzen
diktaduraren mendian,
baina euskaldunak nor geran harra
bagendukan barrenian,
onenak ziran galerazita
egondu ginadenian. (BIS)

Orduan ere negarrez gendun
gure Euskadi mardula,
zeinek sinistu askatasunik,
izango zanik sekula,
ta badakigu Aberri Eguna
aurten e(re) laister degula,
pena da baina hemen gabiltza
zer egin ez dakigula. (BIS)

Negargarri da bolada hontan
dadukagun ibilera,
hemen gabiltza batzuk batera
eta besteak bestera,
Aberri Eguna indartuko da
garai bateko antzera,
abertzaleak bide batera
denok bildutzen bagera. (BIS)