Bertsos - View details   To know more about this section

1989-09-02 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-09-02 Lesaka Jaialdia
Conductor
Arozena, Manolo
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ikastola atarian erderaz ari diren gurasoei.

Description

Melody
Zuk badakizu gure txikia
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-09-02 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskara(r)i buruz mintzatu gera
ez dakit nik zenbat urte,
guraso batzuk eskola aurrean
tristetu naute dezente,
haurtxoen ordez erru guztia
zuek zeok daukazute,
lotsa gutxi ta errespetorik
ere bate ez dezute.

Lotsagarria gertatu zait hau
ikusirikan honela,
ta pentsatu det etorkizuna
esku txarrez dagoela,
pentsa zazute seme-alaban
ispiluak zeratela,
ta lehendabiziko ikastola
beren etxean dutela.

Hemendikan nik egin nahi nuke
zuentzako irrintzia,
jokera hori alda zazute
hau da nere iritzia,
pentsatu euskaldun zeratela ta
mobitu kontzientzia,
bide hortatik salbatuko da
gure Nafarro guzia.