Bertsos - View details   To know more about this section

1989-04-08 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Joxe Joakin Aizpurua, Bernardo Azpillaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Artxanberri Eta Patxi Errota Saria (7. 1989. Zaldibia)
Performance
1989-04-08 Zaldibia Sariketa
Bertsolaris / Authors
Aizpurua, Joxe Joakin
Azpillaga, Bernardo
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bernardo Azpillaga baserriko esnea kalean saltzen ari dena eta Joxe Joakin Aizpurua inspektorea.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-04-08 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Joxe Joakin Aizpurua, Bernardo Azpillaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Azpillaga
Inspektorea ikusi eta
ez dezu egiten grazi,
modu horretan nere aurrean
hara ez zaitea hasi,
isil-isilik egonda zeure
buruantzat hobe kasi,
nahi ez badezu zeure gorputza
marmit batean ikusi. (BIS)
Aizpurua
Lehenago nahiko lasai nenguan
orain berriz alaiago,
kartzelan sartu behar zaitut laster
hori al dezu nahiago,
legezkua ez da e(g)iten dezuna
debeka(t)u beharra dago,
mikrobioak saltzen dituzu
esnea baino gehiago. (BIS)
B. Azpillaga
Mikrobioak datozte baina
hori ez zaio ardura,
esnea ere badator hemen
ta hori nezake jura,
postura hontan ez zaite(z) etorri
gaurkoz nere ingurura,
hemen esnea etorritzen da
ta poltsetan berriz ura. (BIS)
Aizpurua
Esango dizut orain zer gauza
detan buruan jiratzen,
horrelakoak hasi gintezke
hemendik urrutiratzen,
hau ikusita nere begiak
jarri zaizkit distiratzen,
errepeari zuk ez diozu
behar bezela tiratzen. (BIS)
B. Azpillaga
Behar bezala tira ezean
hurrengo eguneko du-ta,
zu zertan zatoz modu honetan
karpeta txar bat hartuta,
multa jartzea baldin badezu,
zuk zeure pentsamentu ta
beheian onduan jarriko zaitut
kate batekin lotuta. (BIS)
Aizpurua
Ez ote da, ba, gaur legezkua
ni multa jartzen hastea,
nere ustetan harroturikan
dabil mutiko gaztea,
bi esne klase bazeudek motel
hara zer gauza tristea,
esne klase bat badaukak baina
faltatutzen zaik bestea. (BIS)