Bertsos - View details   To know more about this section

1989-05-27 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Juan Mari Narbaiza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-05-27 Oiartzun Jaialdia
Conductor
Ezeiza, Joxe Kruz "Kaxka"
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Narbaiza, Juan Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Mendizabal, semea, etxera joan danean, Narbaiza, aitak, ikusten du GAL marka duela aurpegian.

Description

Melody
Udazkeneko eguna da ta
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-05-27 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Juan Mari Narbaiza

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Narbaiza
Atzo arratsez aldendu zinan
seme sasoiko ta gazte,
era hontako tristurarikan
askorik ez gendun uste,
itxura danez, txarriren batzuk
harrapatua zaituzte,
baina aitak e(re) bere bengantza
lortu beharko da laste(r).
Mendizabal
Hala ta guztiz nere ibileraz
ni ez naiz gaur damutuko,
arrasto batzuk ekarri ditut
gaua pasatu orduko,
ta aurpegia utzi didate
kriminal baten moduko,
arrasto hauek dirade gaurko
injustiziaren lekuko.
Narbaiza
Garai bateko gizatasuna
ia badoa galtzera,
sano juanda eriturikan
dator semea etxera,
baina badakit abertzalea
eta jatorra bai zera,
zauri batzuek izanagatik
ez zazu egin atzera.
Mendizabal
Zure arrazoia aditua det
nik gaurko honetan pozik,
itxusi samar aurkitu arren
nik ez det sentitzen lotsik,
hemen pakea behar degula
ez da entzuten beste hitzik,
ta arrasto hauek ez didate egin
gorrotoa sortu baizik.
Narbaiza
Guk badakigu aspalditxotik
horiek nola dabiltzen,
batzuk zauritu labanaz eta
beste batzuk tiroz hiltzen,
baina semea jarraitu zazu
Aberri zahar hau zerbitzen,
utz dezatela geure herrian,
geure erara bizitzen.
Mendizabal
Holako gauzak jasan beharko
herri hontan gabiltzenak,
eta gerora etor litezke
haundiagoak direnak,
nahiz ta kartzelan aurkitzen ditun
Amedok bere ahalmenak,
oraindik ere badira batzuk
kanpoan libre daudenak.
Narbaiza
Amedo kontu hori ez al da
petrala edo ustela,
gertatzen dana herri honetan
ezin da gerta bestela,
zuk badakizu neroni ere
herri maitale naizela,
zure zauriak sentitzen ditut
neuri eginda bezela.
Mendizabal
Lehenago ere izan dirade
honelako arrastuak,
eta gaur egun gertatzen dira
holako trantze estuak,
tribunalera joandakuan
guztiak daude ahaztuak,
hortik pentsatu nolatan dauden
justiziaren eskuak.
Narbaiza
Gaurko justizi era hau degu
nire iritziz zitala,
urtea joanda urtea etorri
beti lehenago bezala,
baina oraindik ez da galdu
gure maitasun itzala,
gaiztakeriak herriak berak
hemen juzgatu ditzala.
Mendizabal
Esku zikinak libre dabiltza
eta herritarrak bortxa,
hori nerea bakarrik ez da
nik egin dedan aitortza,
hala ta guztiz egunen baten
bada erantzun zorrotza,
neri aurpegia aldatu arren
lehengoa daukat bihotza.
Narbaiza
Nere barrena pozez jartzen da
semeari hola entzunik,
zure buruan o(ra)indik ez dago
abertzalean hutsunik,
itxura danez ez dezu galdu
golpeagatik zentzunik,
seme maitea, jarrai, ez dezu
faltako laguntasunik.
Mendizabal
Bertso honekin emango diot
gure egoerai amaia,
trantze gogorra pasatu arren
aita zaude zu lasaia,
gerora ere izango da hemen
nunnaitik ere etsaia,
kolpe batzukin ez da aldatuko
herri honen bizinahia.