Bertsos - View details   To know more about this section

1989-07-04 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Inazio Begiristain, Florentino Goiburu, Euxebio Igartzabal, Patxi Iraola, Iñaki Murua, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-07-04 Mutiloa (G) Lagun-artekoa
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Begiristain, Juan Inazio
Goiburu, Florentino
Igartzabal, Euxebio
Iraola, Patxi
Murua, Iñaki
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Exercise
Seinaka gaia-emanda
Proposed topic
Beasaingo CAF horretan egina omen dute jadanik Europarekin lotuko gaituen abiadura azkarreko trena. Goiburu, txoferra; Iraola, injienaria; Igartzabal, mekanikoa; Begiristain, elektrizista; Zeberio, errebisorea eta Murua, dekoradorea.

Description

Melody
Zizperriko kalean
Stanza name
Zortzikoa, txikiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, txikiaren modekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-07-04 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Inazio Begiristain, Florentino Goiburu, Euxebio Igartzabal, Patxi Iraola, Iñaki Murua, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Stanza name:  Zortzikoa, txikiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, txikiaren modekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Goiburu
Tren hontarako ni naiz
txofer bat fijoa
«aitaren» eginda
sartzera nijoa.
Iraola
Tekniko hauen buru
ni injienaria,
kontatutzera goaz
gure miraria.
Igartzabal
Alper hutsakin ere
ez bait da nahikoa,
lan e(g)in dun gutxitakoa
ni mekanikoa.
Begiristain
Argia jarri diot
neurri dexentean,
ta piztuko al zaio
halako(re)n batean.
Zeberio I
Rebisadore naiz ta
nere errebista,
zer moduz portatu diran
beste bost artista.
Murua
Dekoradore bat e(re)
beharko zan noski,
literak jarri ditut
koltxoi flex ta guzti.
Goiburu
Argiak ere dauzka
dotore antzean,
pitotoak aurretik ta
farolak atzean.
Iraola
Bertsolari bikaina
da mekanikoa,
ta makinista berriz
artzai teknikoa.
Igartzabal
Tren hau ibiliko da
tximistaren pare,
Ormaiztegin pasako da
zubirikan gabe.
Begiristain
Makinista hasi zaite
bidean pentsatzen,
tuneletan ez hasi
kanpotik pasatzen.
Zeberio I
Injienero zahar horrek
zuria meloia,
bidean galdu zaigu
atzeko bagoia.
Murua
Lehenago ez galtzea
nago harrituta,
lasto fardo(a)k lotzeko
sokakin lotuta.
Goiburu
Bidean galdu zaigu
atzeko bagoia,
hor dira ezkonberriak
eta beren oiha.
Iraola
Rebisadoren kulpa
bagoia galtzea,
nola begiratu dek
bere engantxea.
Igartzabal
Bagoia galdu eta
oiha han joan da,
injenieru meloia(re)n
errua izan da.
Begiristain
Bonbila ilun samarrak
daduzkat jarriak,
zerbait berotutzeko
gaurko ezkonberriak.
Zeberio I
Makinista dijoa
tximistaren ostin,
Tolosan frenatu eta
gelditu Donostin.
Murua
Beraz Donostiraino
tximista bezela,
Villabonan daudenak
oinez doazela!
Goiburu
Rebisadore lana
dana frakasoa,
hobeto «rebisatzen» du
mahaiko basoa.
Iraola
Bagoia atzera ta
aurrera makina,
makinista frenua
non dan ez dakina.
Igartzabal
Rebisadorean bil-
dur guztiak kendu,
gaztai erdi bat emanda
dana pasatzen du.
Begiristain
Dekoradorea ere
daukagu txukuna,
kristal eta guztiak
pintatzen dituna.
Zeberio I
Jarri dek argi gorri,
berde eta txuri,
gure tren zahar horiek
Puti Klub dirudi.
Murua
Tunelean sartuta
argiak akabo,
elektrizista o(ra)in e(re)
komunean dago.
Goiburu
Komun asko dauzka ta
hala komeni zan,
inork gantzontzilorik
zikindu ez ditzan.
Iraola
Bandidu honek galdu
di(da)te neri fama,
hobe lehen(ag)o emana
banie buruko bana.
Igartzabal
Dekoradore hori
zer dan ez dakigu
rebista pornoekin
dekoratu digu.
Begiristain
Injieneru zahar honek
zun burutapena,
batere frenu gabe
egin digu trena.
Zeberio I
Iritsiko ote gera
gu Estrasburgora,
bai, erortzen ez bagera
ipurtzuloz gora.
Murua
Probatu nahi duenak
gure tren abila,
testamentua eginda
etorri dedila.
Denak
Txufa, txufa, trena, trena,
hurrengoan e(g)ingo degu
Urolako trena.