Bertsos - View details   To know more about this section

1989-07-04 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-07-04 Mutiloa (G) Lagun-artekoa
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Exercise
Bakarka gaia-emanda gauza
Proposed topic
Prenda bar eman zion gaitzat, ispilua.

Description

Melody
Komeni zaigun ixtoria bat A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-07-04 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Oso ispilu eder polit bat
didate aurrera ekarri,
eman duenak jakingo zuen
mutilzahar zahar honen berri,
gazte dan arte hau izaten da
gazte guztien pozgarri,
zahartutakoan ez da be(g)iratzen
gaztetan hain bezin sarri.

Aizak nik hiri bota behar dit
bertso koxkor bat edo bi,
behingoan jarri geranez gero
biok aurpegiz-aurpegi,
neri begira hortik daduzkat
alperrikako bi begi,
hik ez nauk noski ni ikusiko,
baina nik ikusten haut hi.

Neri begira jarrita, motel,
zertako hago honela,
ta pentsatzen dit aspalditxotik
ezagututzen hautela,
mutilzaharraren moko horrekin
ez dek ematen motela,
azal zimurtzen ari haiz, motel,
Lazkao-Txiki bezela.