Bertsos - View details   To know more about this section

1989-07-16 Asteasu Plaza librea [Bertsoa] / Joxe Izagirre "Attola"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-07-16 Asteasu Plaza librea
Bertsolaris / Authors
Izagirre, Joxe "Attola"
Exercise
Bakarka eskertzea
Proposed topic
Omenaldiagatik eskerrak emateko bertsoak.

Description

Melody
Egun lanerat abiatu zait
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-07-16 Asteasu Plaza librea [Bertsoa] / Joxe Izagirre "Attola"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez nuan uste ni Santamainan
hain maitatua nintzanik
urte mordoan etorri arren
ni ezerez bat izanik,
erregalia ere ez det uste
irabazia dedanik,
ta bertso gabe zuekiko zorra
nola ordainduko det nik?

Ni bertsoetan nenbilenean
herri batetik beste(r)a,
beti sufritzen pasatu nitun
nola jai eta astea,
gutxi izan da behera ezin egin,
hori nola dan tristea,
horregatixek erabaki nun
bertso lanan uztea.

Plazarik plaza ibilitzeko
behar du gizon klasia,
nik berriz nerbioso ta alu
naraman bizi guzia,
bertsoa asko gustatutzen zait
hargatik nintzan hasia,
baina gehiago maitatzen ditut
osasuna ta bizia.

Zuek lasai egon etorri bait da
gaurkoz Attolan ordaina,
ta agur e(g)itera etorri naiz
pena ematen dit baina,
Murua ere agertua da
gizon formal da bikaina,
eskerrik asko guziori ta
segi hola Santamaina.*