Bertsos - View details   To know more about this section

1989-01-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xanti Zabala "Lexo"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Eguna (21. 1989. Donostia)
Performance
1989-01-15 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Murua, Iñaki
Xabier "Euzkitze"
Bertsolaris / Authors
Zabala, Xanti "Lexo"
Exercise
Bakarka omentzea
Proposed topic
Zuretzat zer edo nor da Lexoti?

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-01-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xanti Zabala "Lexo"

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nor da Lexoti? Zer da gizon han?
zer galdera propioa,
zilar ta urrez ezin daiteke
eros honen balioa,
periodiko bat gogoratuaz
ni ere hortara nihoa,
hil da gero (e)re iraungo duen
figura ta jenioa,
bertsolaritzak agian duen
bere azken bohemioa. (BIS)

Iturri batek ura bezala
horren ahoak bertsoa,
filosofirik ikasi gabe
halako filosofoa,
txarkeri gabe zirikatzaile
zorrotz maleziosoa,
bere buruaz parte eginaz
pasa du bizi osoa,
askatasunik kanta ez duen
libertatezko usoa. (BIS)

Bizimodua aprobetxatzen
ongi dakien gizona,
biharko egunak kezkarik inoiz
eman izan ez diona,
mundu bihurri hau bihurtuaz
atsegina eta broma,
txoria baino askeagoa
beti umoren dagona,
urte luzetan goza dezala
horrelako zoriona. (BIS)