Bertsos - View details To know more about this section
1989-02-26 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Mujika "Anatx"
Bertsoa entzun |
1989-02-26 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Mujika "Anatx"
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hara aitonak gaur juzkatu nau
mutil koxkor bat bezala,
zuk zer motibo ote daukazu
hitzegiteko horrela?
Jakin ezazu ogitarako
lana egiten detela,
eta bideko behar detela
zerbait ona daukatela,
ez zazu pentsa, aizu aitona,
horren umea naizela.
Ontzako hartu behar ote det
aitona zure esana?
Komeni ez dan arrazoien bat
ez ote dezu emana?
Zer naizen ere adieraziz
juan nahi det zuregana,
gizon helduan postura ere
honek egiten du lana,
andregaia (e)re badaukat eta
ho(r)i ez al da gizonana?
Zuk gazteari burla egitea
ote zenduke nahiago,
ni bajatuaz zure burua
jarri nahi dezu gorago,
mendian lana egiten det nik
beraz osatua nago,
han ibiltzen naiz kapataz edo
nagusi baten esklabo,
gizona gizon izatekotan
zer behar ote du gehiago?