Bertsos - View details   To know more about this section

1989-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Josu Arriola "Traman"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-08-20 Bilbo Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Arriola, Josu "Traman"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Nabarnizen 248 pertsonatatik bat bakarra omen dago euskera ez dakiena, halan da guztiz bere Bilboko agintari batzuk nahi dute bertara bialdu idazkari erdalduna, euskaraz ez dakiena.
Gaiari oharrak
Josu Arriolari bere herrian duten arazo bat ipini zioten gaitzat.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Josu Arriola "Traman"

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskarak ez du gaur egunean
falta eraso ilunik,
ta Nabarnizen ez dogu uste
falta jakonik lagunik,
idazkaria inposatu nahi
baina gu gaude zutunik,
ez bait da hemen legerik eta
ez gobernadore jaunik,
geure hizkuntza erabiltzea
debekatuko digunik.

Nola egon leikez Euskal Herrian
holako astakiloak,
eurek ei dira oilar haundiak
eta gu berriz oiloak,
gainera apurtu gura dauskuez
geure hizkuntza(re)n orguiloak,
egunen baten askatu baietz
ditugun marapiloak,
erru gehiena ez ote dauka
Gasteizko monagiloak?