Bertsos - View details To know more about this section
1989-04-29 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Joxe Munduate
Bertsoa entzun |
1989-04-29 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Joxe Munduate
Stanza name:
Neurri luzekoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Txiki denboran izaten nuen
sarri jolasteko beta,
orain artean hor egon zera
kajoi batean gordeta,
urteak joan zaizkigu eta
orain ez da berriketa,
jarri nahi dizut arreta, (BIS)
denbora lasai pasatzen nuen
zu laguna zinen eta,
inortxo ere hil ez zenuen
egurrezko eskupeta. (BIS)
Hamasei urte bete ditut nik
ta orain zure oinarri,
hiru bertsook eskupetari
buruz nahi nituzke jarri,
hogei eta lau orduak pasa
zurekin buru belarri,
ehiztariaren egarri, (BIS)
mendira ere kortxoarekin
joan izan nintzen sarri,
baina bueltan sekula ere
ez nuen ezer ekarri. (BIS)
Eskupeta bat hementxe daukat
maitasunaren galako,
nere haurtzaro umil horretan
laguna izan zalako,
baina zuk ere jartzen dituzu
sarritan hainbeste kako,
harturikan gudarako, (BIS)
esperantzaren gogoa ere
gerratik heldu beharko,
ta horregatik gordeko zaitut
nere semearentzako. (BIS)