Bertsos - View details   To know more about this section

1989-08-15 Mañaria Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-08-15 Mañaria Jaialdia
Conductor
Bilbao, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Erromako Aita Santua berriz ere Espaina aldera doa.

Description

Melody
Mundu honetan holako gauzak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-08-15 Mañaria Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gizon haundi bat mundu guzia
ondo zaintzeko sortua,
lehenago ere Euskal Herrian
lainope batzuk sartua,
Espainikin ikusten danez
hori dago gustatua,
karrera haundiko jakindua da
burutik ez da tontua,
dirudidanez haruntz ta honuntz
ari da Aita Santua.

Jaunak bere on hori ez duta
ez al zerate harritzen?
Loiolan ere bi mila miloi
gastau loriak ipintzen,
Mañukorta hau hasita dago
odolak irakitzen,
Jesukristoren legiak hori
behin ere ez du agintzen,
harek miloiak sobre ditu ta
jendia goseak hiltzen.

Aita Santua aditu zazu
Mañukortan iritzia,
Mañaritikan kontzientzira
e(g)iten dizut irrintzia,
zu aberatsa, bestek gosiak,
badago diferentzia,
ta zertako da sermoi jatorrak
han da hemendik e(g)itsia,
galdetzen dizut, Aita Santua,
nun dezu kontzientzia?