Bertsos - View details   To know more about this section

1991-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-02-10 Donostia Jaialdia
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Xabier "Euzkitze"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bere izaeratik Bilintxekin elkarrizketa egiteko eskatu zion.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze
Bizkarrondotar Indalezio
eta ezizenez "Bilintx",
nola pentsatu nik gaur zurekin
egin behar nuenik hitz,
aspaldi samar hil zinen baina
gu oraindik dudan gabiltz,
zure moduko fenomenorik
sortuko ote den berriz.

"Bilintx"
Ez dezu uste izango baina
zuen bertsoak askotan,
entzuten ditut neure txokotik
beti ez bainago lotan,
fenomenotzat jo nauzu baina
gaur zabiltzaten sail hontan,
ni nintzen baino askoz hobeak
asko zerate bertsotan.

Euzkitze
Zeure buruai egin diozu
oso juizio arina,
denen maisua zera oraindik
askorentzako haundina,
pena hartzen det espirituei
eskurik eman ezina,
nahiago nuke hamar segunduz
haragizkoa bazina.

"Bilintx"
Ni haragizko ezin bihurtu,
legerik ezin det hautsi,
aizu Xabier txoko hontatik
ikusten zaitut itxusi,
gure garaian horrelakorik
ez zan egundo ikusi,
bertsolariak zer egiten du
belarritako ta guzi?

Euzkitze
Lehen ere sarri entzun det baina
berriz erantzun beharko,
belarritako arraio honek
sortu dit komeri franko,
baina zuk ere ondo dakizu
probatu zenuelako,
abarka eta txapel beharrik
ez dala bertsotarako.

"Bilintx"
Hala ta guzti zure itxura
ez al da oso tristea?
Marka latza da bertsolariak
horretara iristea;
barkatu baina derrigorra det
agur esaten hastea,
ezagutzeaz asko pozten naiz
agur 'Euzkitze" gaztea.