Bertsos - View details   To know more about this section

1991-07-18 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-07-18 Durango Jaialdia
Conductor
Belar, Santi "Begi"
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Amedo eta Dominguez.

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-07-18 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Juizio hori hasi zen eta
hainbat abogadu bero,
batzuek zuzen eta garbiak,
beste batzuk jokoz ero,
baina hemendik pentsatuko eran
haruntz begitu ezkero,
laster daukaguz libre kanpoan
Dominguez eta Amedo.

Akusazio gogorrak dira
juizioan garai hontan,
kriminal hoiek euren zigorrez
zigortutzeko asmotan,
baina aspaldi nengoen
zuei garbiro esatekotan,
lapur haundirik ez data egoten
kartzelan denbora askotan.

Laster emongo dautsie
biei libertadeen grazia,
fiskala bera hor ikusten da
atzeratutzen hasia,
bin bitartean guri lorrindu
gura dauskue bizia,
hauxe da hemengo justizia ta
hauxe da demokrazia.