Bertsos - View details   To know more about this section

1991-09-28 Altzaga Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-09-28 Altzaga Jaialdia
Conductor
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Authors
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Joan zan astean iragarki bat etorri zen egunkarian: Asto bat zegoela ertzainen basean eta jabea ahalik eta azkarren agertzeko. Astoa norena eta Zeberiorena.

Description

Melody
Dama askoren engainagarri
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-09-28 Altzaga Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Zeberio "Zeberio I"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egia da ta konta nahi ditut
gure astuan azainak,
iges eginda auzoan jan zitun
artabururik haundinak,
gero Ordizitik Beasaina
altxa zituen polainak,
baina goizeko laurak aldean
atxilotu zun ertzainak.

Lehen nobiua Ordizin zuan
orain Idiazabalean,
semaforoak gorrian pasa
Ordiziako kalean,
arrantza einaz eskandalua
gero Beasain aldean,
zortzi egun deteniturik
pasa ditu hotelean.

Gu astuan bila gau ta egun
nunbait azaldu bitarte,
hiru patrullak hartu omen zuten
astua harrapatzen parte,
jakin dedanez ostikarak'e
ez omen ziran aparte,
libertad probisionalen dago
juiziua atera arte.

Jakin dedanez asto karrera
bihar Altza(ga)n omen dago,
ta eragozpenik ez daukat
inork ekarri nahi badu,
hura lehenen izango da hemen
ni hortan seguro nago,
ehun metro egiten baiditu
hark Carl Lewisek baino lehenago.