Bertsos - View details   To know more about this section

1991-01-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Florentino Goiburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Eguna (23. 1991. Donostia)
Performance
1991-01-13 Donostia Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Goiburu, Florentino
Exercise
Bakarka eskertzea
Proposed topic
Eskertza

Description

Melody
Aita asmo hartu det
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-01-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Florentino Goiburu

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure omenaldia
etxetik ertenik,
ez pentsa jende gutxi
bildu zeratenik,
neu hain gutxi izana
ez dut beste penik,
egun hontara arte
ez nuen uste nik
bertso munduan hainbat
maite ginuztenik. (BIS)

Lasaitzeko harturik
bi erremedio,
etorri naiz egun hau
degula medio,
hala ere Goiburuk
gaur egia dio,
hain gertuan ez ditut
izan oraindio,
poza eta negarra
alkarrengandio. (BIS)

Bizkai, Araba, Nafar,
Ifar, Bidasoa,
entzun degu guztien
kantu erasoa,
Donostiak dirudi
gaur paraisoa,
txoko hau ez al degu
maite ta gozoa?
Hemen biltzen dalako
Euskadi osoa. (BIS)

Barren hau bete zaigu
lagun adiskidez,
beste batzuk entzuten
telebista bidez,
beste askok nahi ta
etorritzerik ez,
nere besarkada bat
holako egun batez
hartu zazute danok
aspaldiko partez. (BIS)

Goraldu nahi nituzke
zenbait bertsolari,
berdin sari emaile
edo agintari,
gure omen hontara
bildu zeranari,
edo nahi ta ezinez
gera direnari,
eskerrik beroenak
ta agur denari. (BIS)