Bertsos - View details   To know more about this section

1991-11-03 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-11-03 Urepele Jaialdia
Conductor
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Sein, Manuel "Xanpun"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bere ilobak honela galdetu dio: "Aitona! Zergatik jendeak hiltzen du jendea?"

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-11-03 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaur egun ikusten ditugunak
bai zinez dauden jendeak,
zerk hoztu ote ditu eskasez
anaitasun ta fedeak?
lkusiz berdin aitari
aurka ibilki gaurko semeak,
hoinbertzekorik merezi ote
zuen egungo mendeak?

Gaur ikusten den gauza da
bihotz aldetik zoin flako,
gaitz horrek jo ote gaitu
alta orai gu hor sekulako?
"Zertako jendeak jendea hil?"
erranen dut, ba, zertako:
Bihotzaren maitasunen orde
erratzarra daukalako.

Hirugarren bertsuan nahi nuke
hemen nik bilduma egin,
zorigaitzak bazter utzi eta
badela oino atsegin,
nahi baldin badu norbeitek elgar
nola maitatzen den jakin,
bederen datorrela gaur egun
Urepeleraino jin!