Bertsos - View details   To know more about this section

1991-01-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Iraola

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Eguna (23. 1991. Donostia)
Performance
1991-01-13 Donostia Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Iraola, Patxi
Exercise
Bakarka eskertzea
Proposed topic
Eskertza

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

People
Iraola, Patxi

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-01-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Iraola

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Horra entzule guzti-guztioi
agurra lehendabiziko,
gaurko egun hau gogoangarri
nere denbora guziko,
kezka bat daukat zazta ta zazta
hain eztenkada biziko,
omendu behar ta omendu gabe
norbait ez al zen utziko?
Nik honenbeste merezi badut
nork ez zuen mereziko?

Omenaldirik omenaldi hor
areto edo plazikan,
zeinen urduri ibili naizen
nork ez du eman trazikan?
Etorri baina etxean egon
nahiago dala kasikan,
baina munduan arantzik gabe
ez baidago arrosikan,
rato txar batzuk pasatu ditut
baina orain nago pozikan.

Bete-beteko eguna da hau
ezertxo ez du hutsunez,
horregatikan esker beroak
nere arretik sutsunez,
harritu eta txoratzen nago
jendearen erantzutez,
inguru hontan pozten ez dana
ez dago ondo zentzunez,
lagun jatorren bertsoak eta
zuen txaloak entzunez.

Sari bat dator alde batetik,
bestetik ere zeroze,
eta etxean pilatu behar
hainbat oroigarri klase,
zerbait itxaro banuen ere
horra azkenean ase,
eskerrik asko Jaurlaritzari
Aldundi ta Udaletxe,
eskerrik asko beste guztiei
berdin hauei bezelaxe.

Gosariak'e agur egin du
tripak daduzkat plakian,
bazkariaren eskatimuan
isil ezin edukian,
eskerrak zita gaur dadukagun
restaurante egokian,
famili haundi bat mahaiaren jiran
eserko gera aulkian,
ez bait da ezer txarrik izango
"Dana Ona" dan tokian.