Bertsos - View details   To know more about this section

1991-05-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-05-25 Oñati Jaialdia
Conductor
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Joxe
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Aurten San Inazioren urtea denez, San Inaziori jaialdi bat eskeini zioten bertso kantuz Azpeitin. Bazekiat bertso onak izan zirala, hiri zer iruditu zaik jaialdi hura eta bertso haiek'?

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-05-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertsoak onak ziran
baldin bazan onik,
haiek ezin azaldu
egin gabe lanik,
hainbeste Iñigo hots
aditu nitun nik,
baina ez derizkiot
inork esan zunik,
gonbertitu aurretik
nolakua zanik. (BIS)

Lan tristeak baziran
azaldu ziranak,
gonbertitu ta gero
egin zituanak,
zer esan asko zuan
Iñigon izanak,
esaten hasitzean
santuan afanak,
danak esan behar dira
txarrak eta onak. (BIS)

Elbarritu zanean
zango batetikan,
laguntza nahi zukian
baina zerutikan,
gaiztotan ibilia
baizegon lehendikan,
Ibizara joatean
Paris aldetikan,
Farafak ez zun sinistu
damutu zanikan. (BIS)

Isilik gorde ziran
esan zeizkienak,
batez'e emakumekin
egin zituenak,
nolatan gorde ziran
horrelako lanak?
Gauza haundiak dira
nik dakizkidanak,
ta zenbat ote dira
ez dakizkidanak? (BIS)

Lasaon neskatxa bat
zuten bortxatua,
lagun bat´e bazuan
bere modukua,
Castillako Erregeak
zion barkatua...
Hola barkatzen al da
errez pekatua?
Laguna urkatu ta
hari indultua. (BIS)

Nikolas aitortzen dit
fededun naizela,
iruitzen al zaik hiri
santu egin zala?
Nahi badek bialdu nauk
zakurraren sala,
azkena botako dit
aitortza bezala:
Jainkuakin bakarrik
sinisten dedala. (BIS)