Bertsos - View details   To know more about this section

1991-10-04 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-10-04 Oñati Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Egin zak kontu haurra izan ondoren lau hilabetez hire semetxoa zaintzen egon haizen ama bat haizela eta gaur bi lan egin dituk: Haurtzaindegian haurra utzi eta lanean hasi berriro.

Description

Melody
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-10-04 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Haurra sortu ta nik inguruan
nuen hainbat iskanbila,
lau hilabete pasa ondoren
itxiko da maratila,
zu hor utzita lanera noa
goibel, triste ta isila,
arratsaldean etorriko naiz
berriz ere zure bila.

Hortxe utzi dut maite dudana
txiki, arin ta bakarrik,
zer min daukadan ama naizenez
ez dago esan beharrik,
gortu nahi nuke eta ez entzun
berak duen deiadarrik,
zuk hainbeste min daukat nik eta
arren ez egin negarrik!

Gizarte honek gizakiari
sortu dio hainbat kako,
ez zait gustatzen baina hala da
eta eraman beharko,
hain maite dudan zati bat utziz
isuri dut hainbat malko,
baina semetxo ez zaitut uzten
maite ez zaitudalako.