Bertsos - View details To know more about this section
1992-09-11 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
Bertsoa entzun |
1992-09-11 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Adiskideok senti dedana
garbi aitortuko det nik,
ez pentsa gero beti umorez
eta beti nagon onik,
ez da izaten iluntasunik
etortzen ez dan egunik,
eta ez ere barruan penik
izaten ez dun gizonik.
Ni nola naizen aitortutzea
askozaz ere hobe da,
triste egon arren alai itxuran
beti ibili norbera,
eta pentsatu holaxen dala
Txiki honen izaera:
Pena guztiak barruan gorde
ta umorea atera.