Bertsos - View details   To know more about this section

1992-08-07 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1992-08-07 Lazkao Jaialdia
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Acenor-eko langilea zaitugu. Oraintxe jaso berria dezu enpresa horretatik azken soldata. Zer eritzi daukazu oraintxe bizi izan berria dugun Donostiako Tour-aren festa horri buruz?
Gaiari oharrak
Frantziako itzulia Uztailaren 1ean abiatu zen Donostiatik

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1992-08-07 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusten danez gure Tour honek
badu hamaika gastu ta
gure etxeko leku goxoak
daude zeharo hoztuta,
agintariei begiratuta
nago kopeta beztuta,
hamaika miloi gastatzen dute
jende xehea ahaztuta. (BIS)

Beste gauza bat oso jakina
aipatu nahi nuke bela,
beste kritika fuerte xamar bat
azalduko det horrela,
telebisiun azaltzen dira
denak gustora bezela,
ohartu gabe hainbat famili
erdi goseak daudela. (BIS)

Azkenengoa bota behar det
orain Acenor-en gaian,
egundokoak esan zituzten
eskuak garbitu nahian,
hura ahaztuta orain dijoaz
denak Tour-aren usaian,
gure izena erabiltzen da
komeni zaien garaian. (BIS)