Bertsos - View details To know more about this section
1992-01-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Jon Enbeita
Bertsoa entzun |
1992-01-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Jon Enbeita
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.Enbeita:
Irakurri ditugu
"Lecturas" ta "Hola",
hara zer jakin dugun
ilustratuz hola,
Australian andrarik
ez da eiten atso,
bat ehun da bi urtekin
ezkondu zen atzo. (BIS)
I.Ajuria:
Miguel Bose-n ligeak
ta Porcelanosa,
Jesus Gil-en txorradak
ta Lola karroza,
guatekerik guateke
Marbella-ko Jett-a,
kontutik bizi zaigu
makina bat jeta. (BIS)
J.Enbeita:
Mexikon Kokaina
oso zabal dabil,
sobredosisarekin
behi bat omen da hil,
Marruecos-en berriz
edozertako gai,
belarria jan dio
maizterrak nausiai. (BIS)
I.Ajuria:
Eskiatzen joan zen
Errege zozoa,
beretzat zala ustez
Bakeira osoa,
bide erdian txokea,
belauna dandarrez,
gorago izan balitz
kalte haundirik ez. (BIS)
J.Enbeita:
Modatik pasa zaigu
Bizkaiko txerria,
Italiatik dator
sistema berria,
batek gasez puztu du
jarri zedin iaio,
baina hiltzerakoan
lehertu egin zaio. (BIS)
I.Ajuria:
Gales-ko Diana
jantzi da premama,
zalantza da ote den
Printzeak emana;
Pantoja omen dabil
nobioen bila,
Mañukortarengana
etorri dedila. (BIS)
J.Enbeita:
Gaurko jaia ez dator
"Hola"n ez "Lectura"n,
nahiko urri baidabiltz
Herriko kulturan,
baina gu zorionez
hortan gabiltz eta
gora Ernandorena,
Larre ta Izeta. (BIS)
I.Ajuria:
Gaur omentzen ditugu
hiru gizon haundi,
zorretan bizi baita
eurekin Euskadi,
luzaro bizi bakez
ta zorionean,
hauxe opa dautsuet
denen izenean. (BIS)