Bertsos - View details   To know more about this section

1992-07-20 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Ormaetxea Zenikazelaia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1992-07-20 Zornotza Jaialdia
Gai-emailea
Urdangarin, Mikel
Bertsolaris / Authors
Ibarra, Iratxe
Ormaetxea Zenikazelaia, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok 10 urte daroazuez nobioak bezala irteten eta denbora luze honetan zure mutil lagunak, Unaik, egin duen gauzarik ausartena musukatzea izan da. Gaur betiko lekuan elkarrizketan zaudetelarik, Unaik zera esan dizu: Nahi al zenduke umerik edukitea, maitea?

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1992-07-20 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Ormaetxea Zenikazelaia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U.Ormazabal:
Gure artean izan da
hainbat erretiro,
ezagutu aurretik
horrenbeste tiro,
baina hori esateko
dut hainbat motibo,
seguro joan gura du
astiro-astiro. (BIS)
I.Ibarra:
Izango ote duzu
nahiko kategori?
Holakorik ez diot
entzuten inori,
orain martxa honetan
ez zaitez erori,
zuretzako larregi
izango da hori. (BIS)
U.Ormazabal:
Niretzako larregi
musu eman ezkero,
hortatik apartean
nagolako ero,
joan zaitez zu lasai
ta ez jarri bero,
dibortziorik ez dut
aurkitu nahi gero. (BIS)
I.Ibarra:
Dibortziorik ez dugu
izango guk zeren
ondo konpontzen gara
bai han ta bai hemen,
nahiz-ta muxu ematen
duzun nahiko kemen,
ba al dakizu bestea
nola egiten den? (BIS)
U.Ormazabal:
Hori nik esan nizun
pasa den astean,
eta ez dut hasi nahi
zugaz desgastean,
baina sartuko gara
umeen atean,
hamar egingo ditut
egiten hastean. (BIS)
I.Ibarra:
Holakorik nik ez dut
entzuten hemen maiz,
Unai aurkitzen zara
hain aurpegi alaiz,
bat egin da nahikoa
ondo eta garaiz,
bera sanoa bada
pozik egongo naiz. (BIS)