Bertsos - View details   To know more about this section

1992-12-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1992-12-26 Elgoibar Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Sorozabal, Jokin
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Egin dezagun hi haizela orain zenbait denbora medikuarengana joan eta odolaren azterketa egin ondoren IHESaren gaitz horretan positibo emandako gazte bat. Orain arte isilik egon haiz, baina bazekiagu ez hagoela lasai. Zerk beldurtzen hau? Zergatik ez diok oraindik inori esan?

Description

Melody
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1992-12-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


HIES gaitz horrek jotzen duena
berehala da ustela,
eta jakin det nere zainetan
sarturik daramatela,
dudik ez dago lehenago ere
nik kontatu nezakela,
ta onartuko al ninduzuten
gazte normal bat bezela?

Ni piskanaka konturatu naiz
datorkidala trantzea,
ez da batere gauza erreza
bere aurrean zutitzea,
gauza bat baita sida dala ta
erdi gaixo aurkitzea,
eta beste bat gaixo bezela
baztertua sentitzea.

Eta geroztik ez naiz sentitzen
batere umore alaiz,
mundu honetan beste bi ez daude
beste sida hau bezain gaitz,
laguntasuna nork du neretzat
oraindik zaudete garaiz?
Sendatu ez naiz egingo baina
zorionean hilko naiz.