Bertsos - View details   To know more about this section

1993-09-19 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-09-19 Doneztebe (N) Jaialdia
Conductor
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Esaiguzu politiko batek zer pentsatu ohi duen, zer erran ohi duen, eta zer egin ohi duen.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-09-19 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Halabeharrez iritsia naiz
politikoen gradura,
eta sartu naiz aulki haundiak
ikusten diran lekura.
Ez dakit hola edo hala den
politikoen ohitura,
baina patrikak beteko ditut
nere botoen kontura.

Kontuak kontu eta hitz ugari
daramat egun osoa:
batean daukat mitina eta
bestean konpromisoa;
jende aurrera aurkeztu eta
hau da nere erasoa:
"zuen laguntzaz konponduko det
herri honen arazoa."

Pentsamentutan agertu izan naiz
egoismoaren jabe,
gero hitzetan hor agertu naiz
gizon jator baten pare,
eta ekintzak heltzeko ere
momentuak orain daude:
nerea egin, nahi dana esan,
gelditu ezer egin gabe.